XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta itxaropen onekin indarturik, aitortzen eta berritzen det berriro, bataiatu nitzanean, nere izenean Jaungoikoari egin zitzaion eskeintza, eta leial izango nintzaiola esanaz eman zitzaion itza.

Orduan agindu nuen bezela, uko egiten diot deabruari, munduari eta aragiari; uzten eta gorrotatzen ditut, oraingoz eta betikoz, oien asmo txar, aundi-uste eta atsegin gaizto guztiak.

Eta Zugana, nere Jaungoiko biotz-bera ta samur orrengana itzulirik, asmo sendo bat artzen det, eta bein betiko erabakitzen det, zu Jaungoiko on ori maitatzea eta zure agindupean beti-beti ibiltzea; eta ala izan dedin, eskeintzen eta ematen dizkizut nere adimena eta nere anima bere almen eta indar guztiekin, nere biotza bere maitetasun guztiarekin, eta nere gorputza bere zentzu guztiekin; agintzen ere dizut, bene-benetan, nere izate ta egiteetan ez naizela batere, batetxo ere, zure legepetik aterako.

Beñere ez damu izateko eran, beñere ez atzera egiteko eran, zure legepean jartzen naiz, leialtasunik aundienarekin, beti zure gogoa egiteko.

Eta baldin gertatuko ba-litz, nik, errukarri onek! etsaiaren zirikaren gaiztoz edo-ta nere argalkeri aundiz, orain agertzen dizkitzudan asmo auen kontra zerbaitetan utsegitea,(...).